156. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

Hiri-jarduketarako plan berezia Biurrungo 2. poligonoko 1. eta 646. lurzatiak berrantolatzeko. Behin betiko onespena

Biurrun-Olkozko Udalak, 2022ko uztailaren 21eko osoko bilkuran, gehiengo osoz erabaki zuen behin betiko onestea Biurrun-Olkozko Udalak sustatutako hiri-jarduketarako plan berezi bat, 2. poligonoko 1. eta 646. lurzatiak berrantolatzeko.

Argitara ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 61. eta 72. artikuluetan xedatuarekin bat (haren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Biurrun-Olkotzen, 2022ko uztailaren 22an.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2210367