154. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Hirigintzako jarduketak izapidetzeagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren interpretazioa. Behin betiko onespena

Irurtzungo Udalbatzak, 2022ko apirilaren 5ean egindako osoko bilkuran, hasierako onarpena eman zion Hirigintzako jarduketak izapidetzeagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren interpretazioari.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta behin jendaurrean jartzeko epea alegaziorik, eragozpenik edo oharrik egin gabe igarota, eta hasierako onespenaren iragarkia 2022ko maiatzaren 26ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (103. zk.) argitaratu ondoren, behin betiko onespena eman eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da.

Argitara ematen da aipatu agindua bete beharrez, eta ohartarazten ezen aldaketa hauen aurka -xedapen administratibo orokorra baitira- ezin dela administrazio bidean errekurtsorik paratu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112.3 artikuluari jarraikiz. Hortaz, behin betiko onespen honen aurka ondoko bideetako bat erabiltzen ahalko da:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Irurtzunen, 2022ko uztailaren 8an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

1.–HIRIGINTZAKO JARDUKETAK IZAPIDETZEAGATIKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

I. epigrafea.–Antolamenduko plan partzialak edo bereziak izapidetzea, udal-plangintzaren aldaketak eta xehetasun-azterketak.

Espediente bakoitzaren izapideari eta ebazpenari dagozkion tasak dagokion planean jasotako lurzoruaren azaleraren arabera likidatuko dira, 0,178 euro metro koadroko.

II. epigrafea.–Plan partzialen edo berezien eta xehetasun-azterketen aldaketak izapidetzea.

Aplikatu beharreko tarifak I. epigrafean adierazitakoen %50 izango dira.

III. epigrafea.–Birpartzelazioak izapidetzea.

III.A.

–Birpartzelatze-espediente bakoitza izapidetzeagatiko eta ebazteagatiko tasak aprobetxamendu osotik ateratzen den azalera eraikigarriaren arabera likidatuko dira, tarifa honen arabera:

  • Esleipenaren ondoriozko lurzatiaren metro koadro bakoitzeko: 0,443 euro.

III.B.–Birpartzelazioak aldatzeko izapideak:

–Aplikatu beharreko tarifak III-A epigrafean ezarritakoen %50 izango dira.

IV. epigrafea.–Eskatzaileek egindako urbanizazio-proiektuak izapidetzea.

Proiektuaren zenbatekoaren arabera likidatuko dira tasak, eta exekuzio materialaren aurrekontuaren %2 aplikatuko da karga-tasa gisa.

V. epigrafea.–Partzelatzeko edo bereizteko lizentziak.

Partzelatze- edo banantze-lizentzia bakoitza izapidetzeagatiko eta ebazteagatiko tasak bereizitako hiri-azalera osoaren arabera likidatuko dira: 0,219 euro m²-ko.

VI. epigrafea.–Obra-lizentzia.

Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergaren likidaziotik 76 eurotik beherako zenbatekoa ateratzen denean, tasa zenbateko horretara iristeko behar den kopuruan likidatuko da.

Obra-lizentzien titularrek eskatutako obrak egiteari uko egin ahal izango diote udalari idatziz jakinaraziz gero, betiere lizentzia iraungita ez badago. Atzera egitea lizentzia emateari buruzko udal-erabakia hartu aurretik gertatzen bada, betiere obrak hasi ez badira, lizentzia izapidetzeagatik ordaindu beharreko tasa obrak gauzatzeko aurrekontuaren %0,5 izango da. Atzera egitea lizentzia eman ondoren gertatzen bada, tasa obrak gauzatzeko aurrekontuaren %1 izango da.

VII. epigrafea.–Eraikinak lehen aldiz erabiltzeko eta okupatzeko lizentziak. Lehen erabilerako lizentzia emateagatiko tarifak.

–Oin berriko eraikinak: 329 euro/etxebizitza.

–Birgaitzea, handitzeak, egituren eraberritzea, erabilera-aldaketak: 173 euro/etxebizitza.

Pertsona fisiko edo juridiko sustatzaileak izango dira tasa hauen subjektu pasiboak.

4 euro metroko, gutxienez 329 euro etxebizitzako.

Alkatetzaren martxoaren 14ko 35/2022 Ebazpena berresten duen 2022ko apirilaren 5eko osoko bilkuraren erabakiaren arabera, tasa hau merkataritzarako ez diren eraikinei aplikatu behar zaie.

VIII. epigrafea.–Aurriak prebenitzeko tasa.

VIII.1.–Zergapeko egitatea:

a) Hirigintzako ikuskapen-zerbitzuak ematea, udal-teknikari eta -administrarien bidez. Horretarako, espedienteak izapidetuko dira, jabeek eraikinak, lursailak, orubeak, urbanizazioak eta kartelak indarrean dagoen legeriak eskatzen dituen segurtasun, osasungarritasun, apaindura publiko eta ingurumen, kultura eta turismo kalitate baldintza egokietan kontserbatzeko betebeharra betetzen dutela egiaztatzeko.

b) Hirigintzako ikuskapen-zerbitzuak ematea, udaleko teknikarien eta administrarien bidez, espedienteak izapidetuz, eraikinen eta eraikuntzen aurri-egoera egiaztatzeko.

VIII.2.–Subjektu pasiboak:

1.–Zerga honen subjektu pasiboak dira, zergadun gisa, ordenantza honetan aipatzen diren prestazioak eskatzen, probokatzen edo haien interesetan eragina duten pertsona fisiko edo juridikoak, eta, zehazki:

a) Eraikin, lursail, orube, urbanizazio eta kartelen jabeak, ordenantza honen VIII.1 artikuluan aurreikusitako kasuan.

b) Aurri-egoeran deklaratutako eraikuntza eta eraikinen jabeak, ordenantza honen VIII.1 artikuluan aurreikusitako kasuan.

2.–Ikuskapena partikularrek egindako salaketaren ondorioz egiten bada, eta salaketa hori guztiz justifikaziorik gabekoa bada edo udaleko zerbitzu teknikoaren txostenaren arabera oinarri argirik ez badu, sortutako tasaren zenbatekoa salatzaileak ordainduko du.

VIII.3.–Kuota:

–Aurri-deklarazioaren espediente bakoitzeko: 400 euro.

–Betearazpen-agindu bakoitza gauzatzeagatik: 150 euro.

VIII.4.–Sortzapena:

Honako kasu hauetan sortzen da, eta, beraz, ordaintzeko obligazioa sortzen da:

–Higiezinetan aurri-deklarazioa egiten denean.

–Betearazte-agindua ebazten denean, segurtasun- eta osasungarritasun-baldintzak egiaztatzeko espediente baten ondorioz.

Ordenantza honek atzeraeraginezko ondorioak izango ditu, eta tasa hori aurri-deklarazioaren espedienteei eta 2020ko abuztuaren 1aren ondoren emandako exekuzio-aginduei aplikatuko zaie.

IX. epigrafea.–Betearazte subsidiarioagatiko tasa.

IX.1.–Zergapeko egitatea:

Honako hauek osatzen dute zergapeko egitatea:

a) Sor dezaketen berehalako arriskua dela-eta aurri-egoeran deklaratutako instalazioen gainean jabearen ordez egiten diren eta hirigintza-lizentzia behar duten hondatzeak, konponketak edo bestelako jarduerak.

b) Udal honetan indarrean dauden ordenantzak edo beste edozein lege-xedapen ez betetzeagatiko betearazpen subsidiarioa.

IX.2.–Subjektu pasiboak:

Honako hauek dira tasaren subjektu pasiboak, zergadun gisa: betearazpen-aginduaren hartzailea, pertsona fisiko nahiz juridikoa izan, edo emandako betearazpen edo zerbitzuagatik onura jaso duten pertsona fisikoak eta juridikoak.

IX.3.–Kuota:

Tasa horren kuota jarduketek Udalari eragindako kostu osoaren %20 izango da.

Tasa horrekin batera, subjektu pasiboak eraispenak eragindako kostu guztiak ordaindu beharko ditu (proiektua idazteagatiko, eraispena gauzatzeagatiko eta obraren zuzendaritzagatiko kostuak).

IX.4.–Sortzapena:

Tasa sortzen da eta ordaintzeko obligazioa sortzen da betearazpena agintzen denean, betearazpen subsidiarioaren espedienteari hasiera ematea ebazten denean edo, aurretik ebazpenik eman ezean, betearazpena gauzatzen den laguntza edo zerbitzua ematen denean.

Lizentzia behar duten egintzak subsidiarioki exekutatzen diren kasuetan, tasa behin-behinean likidatu ahal izango da, eta exekutatu aurretik egin, behin betiko likidazioaren erreserbarekin.

X. epigrafea.–Gutxieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeengatik likidatu beharreko tasak ez badira iristen jarraian adierazten diren gutxieneko kopuruetara, jarraian adierazten direnak ordainduko dira:

–Plan partzialak edo bereziak izapidetzea eta udal-plangintza aldatzea: 303 euro.

–Plan partzialen edo berezien aldaketak izapidetzea: 312 euro.

–Xehetasun-azterketak izapidetzea: 312 euro.

–Xehetasun-azterketen aldaketak izapidetzea: 312 euro.

–Banantze-lizentziak izapidetzea: 158 euro.

Iragarkiaren kodea: L2209905