153. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2022ko maiatzaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen espediente bat, aldatzeko Zizur Nagusiko Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2022ko 112. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 7an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, ordenantzaren aldaketa hori behin betiko onetsi da, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa); artikulu hori maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu zuen.

Zizur Nagusian, 2022ko uztailaren 20an.–Jarduneko alkatea, María Pilar García Castellano.

ORDENANTZA FISKALA, ZIZUR NAGUSIKO UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA. ALDAKETA

5. artikulua aldatu da, honako testu hau gehituta:

“Sarrera-kuota horretatik salbuesteko eskubidea izanen dute Errenta Bermatuaren prestazioaren onuradunek (10/2019 Foru Agindua), edo prestazio horren diru-sarrera berdinak edo txikiagoak jasotzen dituztenek.

Salbuespen hori emateko, honako hauek aurkeztu beharko dira:

–Errenta Bermatuaren prestazioaren onuradunek: prestazio hori emateko ebazpena, zeinaren dokumentuan onuradunak agertzen baitira.

–Errenta Bermatuan adierazitako zenbatekoen pareko diru-sarrerak edo txikiagoak dituzten pertsonek: Zizur Nagusiko Gizarte Zerbitzuek egindako txostena.

Hasierako kuotatik salbuesteak ez du esan nahi ordenantza honetan ezarritako kuotak ordaindu behar ez direnik.”

Iragarkiaren kodea: L2210119