153. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLAMAYOR DE MONJARDÍN

Ordenantza, arautzen dituena eguzki energia biltzeko instalazioak. Hasierako onespena

Villamayor de Monjardingo Udalak, 2022ko uztailaren 14an egindako ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Hasiera batez onestea ordenantza bat, arautzen dituena eguzki energia biltzeko instalazioak bere udal-mugartean; horren bidez baldintzak ezarriko ditu, bultzatzeko autokontsumorako instalazio fotovoltaikoak nahiz termikoak, eta instalaziook egokiak izateko ingurumenaren eta hirigintzaren aldetik.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Erabakia argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan.

Villamayor de Monjardinen, 2022ko uztailaren 14an.–Alkatea, Eugenio F. Barbarin Luquin.

Iragarkiaren kodea: L2210018