153. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TULEBRAS

Bikote egonkorren udal erregistroa arautzen duen ordenantza indargabetzea. Behin betiko onespena

Tulebrasko Udalak, 2022ko apirilaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea Tulebrasko Udalaren Bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, eta inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez jendaurrean egoteko epea, gaitu zena iragarkia argitaratuta 2022ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 26an, behin betiko indargabetuta gelditzen da aipatu ordenantza.

Argitara ematen da, eta ohartarazten, erabaki honen aurka honako errekurtso hauek aurkezten ahal direla:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Tulebrasen, 2022ko uztailaren 12an.–Alkatea, Andrés Planillo Torres.

Iragarkiaren kodea: L2209956