153. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Barazkiak eta frutak prozesatzeko eta ontziratzeko planta

Bete dadin Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean eta haren Erregelamenduan xedatutakoa (martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsia), aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela Udaleko Hirigintza bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Espediente zenbakia: 29/2022/AACC.

Sustatzailea: Frigoríficos Falcon SA.

Jarduera: barazkiak eta frutak prozesatzeko eta ontziratzeko plantaren jarduera ezartzea.

Kokapena: La Serna industrialdea, 4.3 eta 4.4 lurzatiak (38. poligonoa, 486. eta 487. katastro-lurzatiak).

Tuteran, 2022ko uztailaren 20an.–Hiri Garapen Jasangarriko Arloko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2210224