153. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Gora jotzeko errekurtsoa, 2022ko plantilla organikoaren onespenaren aurka

Interesdunei dei egiten zaie Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, 22-01138 gora jotzeko errekurtsoan. Errekurtso hori Roberto Urra Urra ELA sindikatuko langileen ordezkari eta Langileen Batzordeko kideak jarri zuen, 2022rako plantilla organikoa behin betiko onesteari buruz Tuterako Udaleko Osoko Bilkurak 2022ko martxoaren 28an hartutako erabakiaren aurka.

Ikusirik zer dagoen xedatua urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak II. kapituluari eman zion testuaren arabera, bada, espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogilearen nahiei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago, Tuterako Udaleko Giza Baliabideen Departamentuan (beheko solairuan).

Tuteran, 2022ko uztailaren 11n.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2209928