153. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Lantegia, mantentze-lanetarako, galdaragintzako eta ibilgailu industrialak konpontzeko

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48.1 artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Sustatzailea: Mansutec II SL. Jarduera: lantegia, mantentze-lanetarako, galdaragintzako eta ibilgailu industrialak konpontzeko. Egoera: Zaragozako errepidea, 6 (37. km) (31. poligonoa, 162. lurzatia).

Tafallan, 2022ko uztailaren 19an.–Alkate udalburua, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2210087