153. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTSOL

Herri-lurretako aprobetxamenduak enkante publikoan

Santsolgo Udalak ahozko posturen bidezko enkante publikoa eginen du, adjudikatzeko laborantzako herri-lurren aprobetxamendua, hain zuzen ere herritarrei adjudikatzeko prozedurak bukatutakoan adjudikatu gabe geratu dena.

Enkantea Udaletxean eginen da abuztuaren 10ean, asteazkenarekin, 13:00etan.

Adjudikazio hau arautzen duen baldintza-agiria interesdunen eskura dago Udal Idazkaritzan.

Santsolen, 2022ko uztailaren 8an.–Alkatea, Francisco Javier Díaz de Ilarraza Sanz.

Iragarkiaren kodea: L2209907