153. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Aldaketa, 2022ko aurrekontua betearazteko 12. oinarrian

Puiuko Udalak, 2022ko uztailaren 20an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea espediente bat, aldatzeko 2022ko aurrekontua betearazteko 12. oinarria.

Beraz, erabakia argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, eta 15 egun baliodunez egonen da jendaurrean, aldizkari horretan argitaratzen denetik hasita, interesdunek aurkez ditzaten, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta lege hori garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluari.

Epe horretan interesdun orok aztertzen ahalko du udal bulegoetan, eta aurkezten ahalko ditu egoki iritzitako alegazioak.

Halaber, interesdunen eskura egonen da udal honen egoitza elektronikoan (http://pueyo.sedelectronica.es).

Epe hori igarotzen bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betikoa bilakatuko da 2022ko aurrekontua betearazteko 12. oinarriaren aldaketa. Horri buruzko espedientea Udal Idazkaritzan egonen da interesdunen eskura, azter dezaten, nahi badute.

Puiun, 2022ko uztailaren 21ean.–Alkatea, María Rosario Guillén Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2210252