153. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Ordenantza fiskala, arautzen dituena lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zergaren hobariak. Behin betiko onespena

Azkoiengo Udalak, 2022ko maiatzaren 25ean egindako osoko bilkuran, onetsi zuen aldatzea ordenantza fiskal bat, arautzen dituena Azkoiengo Udalaren lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zergaren hobariak. Erabaki hori argitaratu zen 2022ko 112. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 7an.

Jendaurrean egoteko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, hasierako erabakia behin betiko bilakatu da, eta osorik argitaratzeko agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

ERABAKIA:

Aldatzea lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zergaren hobariaren ordenantza, bigarren xedapen iragankor bat gehituta. Honela dio, hitzez hitz:

“Bigarren xedapen iragankorra.

Salbuespenez, eta 2022ko kontribuzioko hobariak eskatzeko, eskaerak aurkeztuko dira aldaketa hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean”.

Azkoienen, 2022ko uztailaren 20an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2210231