153. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

Dirulaguntzen ordenantza orokorra. Hasierako onespena

Orisoaingo Udalak, 2022ko uztailaren 20an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Orisoaingo Udalaren Dirulaguntzen ordenantza orokorra.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Epe horretan edozeinek aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, eta egoki iritzitako alegazioak aurkezten ahalko dira. Halaber, interesdunen eskura egonen da Udal honen egoitza elektronikoan (https://orísoain.sedelectronica.es).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Orisoainen, 2022ko uztailaren 20an.–Alkatea, Alexandre Duró Cazorla.

Iragarkiaren kodea: L2210236