153. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

Aldaketa, 2022ko aurrekontua betearazteko 12. oinarrian

Orisoaingo Udalak, 2022ko uztailaren 20an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea espediente bat, 2022ko aurrekontua betearazteko 12. oinarria aldatzeko.

Beraz, erabakia argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, eta 15 egun baliodunez jendaurrean egonen da, aldizkari horretan argitaratzen denetik hasita, interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta lege hori garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan xedatutakoarekin.

Epe horretan interesdun orok aztertzen ahalko du udal bulegoetan, eta egoki iritzitako alegazioak aurkezten ahalko dira.

Halaber, interesdunen eskura egonen da Udal honen egoitza elektronikoan (https://orisoain.sedelectronica.es).

Epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betikoa bilakatuko da 2022ko aurrekontua betearazteko 12. oinarriaren aldaketa. Horri buruzko espedientea Udal Idazkaritzan egonen da interesdunen eskura, nahi badute azter dezaten.

Orisoainen, 2022ko uztailaren 20an.–Alkatea, Alexandre Duró Cazorla.

Iragarkiaren kodea: L2210235