153. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Bikote egonkorren erregistroa arautzen duen udal ordenantza indargabetzea. Behin betiko onespena

Miranda Argako Udalak, 2022ko otsailaren 24an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea Miranda Argako Udaleko Bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen udal ordenantza.

Espedientea jendaurrean egon da 30 egun baliodunean, aurretik iragarkia argitaraturik 2022ko 58. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 22an, eta toki-erakunde honen iragarki-taulan. Jendaurreko epea iragan denez inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe, aipatu ordenantza behin betiko indargabetu da, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Miranda Argan, 2022ko uztailaren 12an.–Alkatea, Francisco Gil Serantes.

Iragarkiaren kodea: L2209972