153. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Ordenantza, Udalaren eraikin, lokal, instalazio edo altzarien erabilera, bai eta bakoitzari dagokion tasa ere, arautzen dituena. Hasierako onespena

Vianako Udalak, 2022ko uztailaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren eraikin, lokal, instalazio edo altzarien erabilera, bai eta bakoitzari dagokion tasa ere, arautzen dituen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lodosan, 2022ko uztailaren 19an.–Alkatea, Lourdes San Miguel Rojo.

Iragarkiaren kodea: L2210076