153. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Herri-lurretako aprobetxamenduen adjudikazioa herritarrei

Leozko Udaleko Udalbatzak, 2022ko ekainaren 15ean egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera ematea laborantzako herri-lurren loteak hamar urterako (2022-2032) adjudikatzeko espedienteari. Aprobetxamenduak modalitate hauetan adjudikatuko dira: lehentasuna duten herritarrendako adjudikazioa eta herritarrendako zuzeneko adjudikazioa.

Interesa duen pertsona orok, betez gero Leozko Udaleko Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren 16. eta 17. artikuluan ezarritako baldintzak, dagokion eskaera aurkez dezake, aipatu baldintzak egiaztatzeko dokumentazioarekin batera (Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzaren 45. artikulua). Hori guztia, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 15 egun balioduneko epean, bat etorriz urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 181. artikuluan ezarritakoarekin (horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua).

Iratxetan (Leotz), 2022ko uztailaren 11n.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2209934