153. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Aldaketa, Desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartelak Irurtzunen izapidetzeagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Irurtzungo Udalbatzak, 2022ko apirilaren 5ean egindako osoko bilkuran, hasierako onarpena eman zion desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartelak Irurtzunen izapidetzeagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala aldatzeari.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta behin jendaurrean jartzeko epea alegaziorik, eragozpenik edo oharrik egin gabe igarota, eta hasierako onespenaren iragarkia 2022ko maiatzaren 24ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (100. zk.) argitaratu ondoren, behin betiko onespena eman eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da.

Argitara ematen da aipatu agindua bete beharrez, eta ohartarazten ezen aldaketa hauen aurka -xedapen administratibo orokorra baitira- ezin dela administrazio bidean errekurtsorik paratu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112.3 artikuluari jarraikiz. Hortaz, behin betiko onespen honen aurka ondoko bideetako bat erabiltzen ahalko da:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita..

Irurtzunen, 2022ko uztailaren 8an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

DESGAITASUNA DUTEN PERTSONENTZAKO APARKATZEKO TXARTELAK IRURTZUNEN IZAPIDETZEAGATIKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

IX.1.–Zergapeko egitatea.

Zergapeko egitatea Irurtzungo Udalean desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartelak izapidetzea edo berritzea da.

IX.2.–Subjektu pasiboak.

Tasaren subjektu pasiboak dira, zergadun gisa, emandako edo berritutako aparkatze-txartelaren titularrak.

IX.3.–Kuota.

Tasa horren kuota 20 eurokoa izango da, lehenengo aparkatzeko txartela izapidetzeagatik.

Iraungi gabeko txartelak berritzeak 10 euroko tasa sortuko du.

IX.4.–Sortzapena.

Tasa sortzen da eta ordaintzeko betebeharra sortzen da aparkatzeko txartela eman izanaren jakinarazpena jasotzen denean.

Iragarkiaren kodea: L2209900