153. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IMOTZ

Ordenantza, hobaria arautzen duena ibilgailu elektrikoen zirkulazioaren gaineko zergarako. Hasierako onespena

Imozko Udalak, uztailaren 14an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea ordenantza bat, hobaria arautzen duena ibilgailu elektrikoen zirkulazioaren gaineko zergarako, espedientean jasotzen den moduan.

Erabaki hori jendaurrean jartzea hogeita hamar egunean, iragarkia jarrita Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki-taulan, espedientea azter dezaten bizilagunek eta legezko interesa dutenek, eta erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Imotzen, 2022ko uztailaren 15ean.–Alfredo Alzueta Unzué.

Iragarkiaren kodea: L2210028