153. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Jarduera-lizentziaren eskaera. Gailu elektronikoen lantegia eta biltegia

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea udal bulegoetan jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten. Hori guztia, bete dadin Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean ezarritakoa, bai eta lege hori bera garatzeko Erregelamendua onesten duen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan xedatutakoa ere.

–Sustatzailea: BMG equipamientos SL.

–Jarduera: gailu elektronikoen lantegia eta biltegia (aldaketa funtsezkoa).

–Tokia: katastroko 2. poligonoko 417. lurzatia; posta helbidea: Noain-Ezkirotz industrialdeko R kalea, 1.

Getze Galarren, 2022ko uztailaren 8an.–Alkate udalburua, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2209910