153. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza indargabetzea

Cintruenigoko Udalak, 2022ko uztailaren 6an egin osoko bilkuran, legeak eskatutako gehiengoa zuela, erabaki zuen hasiera batean onestea Cintruenigoko Udalaren 32 zenbakidun ordenantza indargabetzea, alegia, Bikote egonkorren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, erabaki hau jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-taulan paratuta, herritarrek eta bidezko interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Ohartarazten da hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko dela adierazitako epean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu.

Cintruenigon, 2022ko uztailaren 8an.–Alkatea, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2209908