153. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

03/2022 aurrekontu-aldaketa eta 2022ko aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa. Behin betiko onespena

2022ko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 14an, 03/2022 aurrekontu-aldaketa eta 2022ko aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onesten dira aurrekontuan egindako aldaketa horiek, eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

03/2022 AURREKONTU-ALDAKETA

APARTEKO KREDITUAK

1.3420.7680004

Dirulaguntza Iberoko Kontzejuari, pilotalekua estaltzeko

250.000,00

1.3420.7680005

Dirulaguntza Lizasoaingo Kontzejuari, pilotalekurako

150.000,00

APARTEKO KREDITUAK, GUZTIRA

400.000,00

FINANTZAKETA:

1.87000

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

400.000,00

FINANTZAKETA, GUZTIRA

400.000,00

ALDAKETAK, KAPITULUKA

GASTUAK:

7. kapitulua: 400.000,00 euro.

Gastuen aurrekontuaren igoera, guztira: 400.000,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

8. kapitulua: 400.000,00 euro.

Diru-sarreren aurrekontuaren igoera, guztira: 400.000,00 euro.

2022KO AURREKONTUA BETEARAZTEKO OINARRIEN ALDAKETA

29. oinarria.–17. zenbaki berria sartzea.

“17. Behar den lankidetza-hitzarmenaren bidez bideratuko da 2022ko ekitaldirako aurrekontuko 1.3420.7680004 gastuen aplikazioa betearazteko emanen den dirulaguntza (1.3420.7680004 gastuen aplikazioa: Dirulaguntza Iberoko Kontzejuari, pilotalekua estaltzeko).

Udala saiatzen ari da gune erdiestaliak paratzen Oltza Zendeako herrietan. Erabilera publikorako guneak izanen dira, herritarrek erabil ditzaten aisialdirako, kirolerako eta kultura jardueretarako. Gehienetan herriko plaza izanen da toki hori, han elkartzen baitira herritarrak eta han egiten baitute bizitza. Gure klimatologia dela eta, urteak dira Udalak karpak erosten edo alokatzen dituela jarduera horiek egiteko. Jarduera batzuk azken unean bertan behera utzi edo beste nonbaiten egin behar izan dira klimatologia dela eta. Udal hau oso aktiboa da jarduera soziokulturalak egiten; hortaz, gune erdiestaliak behar ditu.

Kasu honetan, Iberoko pilotalekua zati batean estaltzea pentsatu da, kontzeju horrek urteak baitaramatza proiektu hori aldarrikatzen. Herri handia da, jende asko bizi da han –asko, gazteak–, eta eguraldi txarrarekin ez dute non elkartu. Halaber, pilotalekuaren zati bat estaltzea erabaki da herriaren erdigunean dagoelako eta beti hartu izan delako herriko plazatzat, han elkartzen baitira bizilagunak.

Bestalde, Kontzejuak beti laga izan dio instalazio hori Udalari, jarduerak egiteko.

Iberoko Kontzejuaren egoera ekonomikoa ikusita, bada, uste dugu Udalak ahalegina egin behar duela eta proiektu ekonomiko hori babestu. Halaber, lankidetza-hitzarmenak sinatu beharko ditu Oltza zendeako herritarrek ahalik eta gehien erabil dezaten instalazio hori (zinema, antzerkia, kirol eskolak, erakusketak, Zendeako jaiak, hitzaldiak, pilota partidak eta abar).”

29. oinarria.–18. zenbaki berria sartzea.

“18. Behar den lankidetza-hitzarmenaren bidez bideratuko da 2022ko ekitaldirako aurrekontuko 1.3420.7680004 gastuen aplikazioa betearazteko emanen den dirulaguntza (1.3420.7680004 gastuen aplikazioa: Dirulaguntza Lizasoaingo Kontzejuari, pilotalekurako).

Dirulaguntza zuzenean emanen zaio Lizasoaingo Kontzejuari pilotaleku baten eraikuntza finantzatzeko, kirol-instalazioa izateaz gain izan dadin gizarte-harremanetarako eta kultura jardueretarako espazio publikoa; asmoa da zuzkidura hori izatea gaur egun horrelakorik ez duten Oltza Zendeako kontzeju guztietan. Diru-laguntza ematea egokitzat jotzen da, Kontzejuak baliabide ekonomiko mugatuak dituelako eta ez duelako aurrezki nahikorik kreditu-eragiketa berriak hitzartzeko. Betiere, horrek ez du galarazten laguntza hori bateragarria izatea erakunde publiko edo pribatuetatik Kontzejuak jaso ditzakeen beste laguntza batzuekin”.

Oltza zendean, 2022ko uztailaren 6an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2209866