153. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

Aldaketa Udal Plan Orokorrean, zentro historikoa mugatzeko. Behin betiko onespena

Bertizaranako Udalak, 2022ko apirilaren 13an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Bertizaranako Udal Plan Orokorreko aldaketa xehakatua, dokumentazio grafiko berria eransteko asmoz. Hiru plano izanen dira, Bertizaranako hiriguneen barruan zentro historikoa mugatuko dutenak.

Ordenantza hori jendaurrean egon zen 30 egunez, iragarkia 2022ko 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratuta.

Jendaurreko epea bukatuta, ez da erreklamaziorik aurkeztu. Beraz, arestian aipatutako osoko bilkuran hartutako erabakiarekin bat, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bihurtu da. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori eta behin betiko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen dira.

Bertizaranan, 2022ko ekainaren 27an.–Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.

Mugatze planoak (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2209968