153. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Jarduera-lizentziaren eskaera. Josteta-erabilerako lokala

Tatiana Graurrek jarduera sailkaturako lizentzia eskatu du, taberna-kafetegirako, Saharar Errepublika plazako 15-behean, Berriozarren (18. poligonoa, 9. lurzatia, 2. azpieremua, 31. hiri-unitatea).

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta, behar izanez gero, bidezkotzat jotzen diren alegazioak edo oharrak aurkez daitezen, hala betez abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 41.1b) artikuluan xedatutakoa (foru lege horren bidez arautzen dira ingurumenean eragina duten jarduerak).

Espedientea kontsulta daiteke ondoko esteka honetan: https://sedeelectronica.berriozar.es/eu/anuncios/.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Berriozarren, 2022ko uztailaren 20an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2210229