153. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Ordenantza, arautzen dituena Eguneko Zentroko zerbitzua erabiltzeko prezio publikoak. Hasierako onespena

Berriozarko Udalak, 2022ko ekainaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Eguneko Zentroko zerbitzua erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, udal ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Berriozarren, 2022ko uztailaren 13an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2209994