153. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroa arautzen duen ordenantza indargabetzea. Behin betiko onespena

Barasoaingo Udalak, 2022ko otsailaren 19an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea Barasoaingo Udaleko Ezkondu gabeko bikote egonkorren erregistroa arautzen duen udal ordenantza.

Erabaki hori argitaratu zen 2022ko 58. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 22an.

Jendaurreko epea iragan denez haren aurkako alegaziorik aurkeztu gabe –2022ko martxoaren 23tik apirilaren 24ra–, Udalak, 2022ko ekainaren 10ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Barasoaingo Udalaren Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroa arautzen duen udal ordenantza indargabetzea, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Barasoainen, 2022ko uztailaren 13an.–Alkatea, Rita Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2209986