153. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Scape Artajona aplikazioaren tarifak

Artaxoako Udalak, 2022ko ekainaren 9an egin osoko bilkuran, jarraian ematen diren tarifak kobratzea onetsi zuen, Turismoko Informazio Gunearen adjudikaziodunaren mesedetan, Scape Artajona aplikazioa behar bezala artatzeko eta aprobetxatzeko:

–Helduak, 16 urtekoak edo hortik gorakoak: 2 euro.

–Adingabeak, 16 urtetik beherakoak: 1,50 euro.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Artaxoan, 2022ko uztailaren 7an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2209911