153. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Indargabetzea udal ordenantza bat, arautzen dituena bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua. Behin betiko onespena

Arroizko Udalak, 2022ko martxoaren 31n egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea indargabetu dadila udal ordenantza bat, arautzen dituena Ezkondu gabeko bikote egonkorren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua (iragarkia argitara eman zen 2022ko 99. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 23an).

Jendaurreko aldia iragan denez eta epe horretan ez denez erreklamaziorik nahiz alegaziorik aurkeztu aipatutako erabakiaren kontra, behin betiko onetsirik gelditzen da udal ordenantza horren indargabetzea.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Arroitzen, 2022ko uztailaren 13an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2209997