153. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABARTZUZA

1/2022 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia argitaratu zen 2022ko 116. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 13an. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontu-aldaketa behin betiko onesten da eta argitara ematen, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

1/2022 AURREKONTU-ALDAKETA

GASTUAK

ZENBATEKOA

Aparteko kreditua:

1-1521-69300 partida, Etxebizitza eta lurzatia erostea

50.000 euro

GASTUAK, GUZTIRA

50.000 euro

DIRU-SARRERAK

ZENBATEKOA

Finantzaketa:

87000 partida, Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

50.000 euro

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA

50.000 euro

Abartzuzan, 2022ko uztailaren 8an.–Alkatea, Alberto Pagola Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2209899