153. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

UHARTE

1361/2022 berraztertzeko errekurtsoa, 2022ko lan publikoaren eskaintzaren deialdiaren kontra

Uharteko Udaleko Alkatetzaren 2022ko uztailaren 14ko 2022-0991 Ebazpenaren bitartez, honako hau onetsi da:

Aurrekariak

Lehena.–2022ko ekainaren 21an, 2022-E-RC-4039 sarrera zenbakiarekin, jaso zen Jose Díaz Castillok aurkeztutako errekurtsoa, 2022rako lan publikoaren eskaintzaren onespena zela eta (LPE, aurrerantzean), zeina argitaratu baitzen 2022ko maiatzaren 19ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Zuzenbideko oinarriak

Lehena.–Ebazteko eskumena.

Aurkaratutako egintza eman zuen organo bera izanen da berraztertzeko errekurtsoa ebazteko eskumena duen organoa, hots, Uharteko Udaleko Alkatetza, ebazpen bidez, eta errekurtsoa aurkeztu eta hilabeteko epean ebatzi beharko du (39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluak). Betiere, errekurtsoari isiltasunez erantzuten bazaio, horrek esan nahiko du ezetsi egiten dela.

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Tramitera onartzea Jose Díaz Castillok ekainaren 21ean jarritako berraztertzeko errekurtsoa.

Bigarrena.–Hasiera ematea entzunaldiaren tramiteari, ukitutako guztiek aukera izan dezaten alegazioak aurkezteko eta/edo petsonatzeko.

Hirugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea berraztertzeko errekurtso hau aurkeztu dela, edozeinek aukera izan dezan auzitegi horretan agertzeko, argitalpen horretatik 15 egun balioduneko epean, uste izateagatik bere eskubide edo interes legitimoak ukitu daitezkeela.

Argitaratu den ebazpenaren kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ediktu hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Uharten, 2022ko uztailaren 18an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2210054