153. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

137C/2022 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena Nafarroako ikastolen sektoreko hitzarmen kolektiboko 2022ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aztertu da Nafarroako ikastolen sektoreko hitzarmen kolektiboko 2022ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioaren testua (kode zenbakia: 31003835011991), erregistro honetan 2022ko martxoaren 18an sartu zena, enpresen ordezkariek eta sindikatuen ordezkaritzaren zati batek (LAB) 2022ko martxoaren 14an izenpetua eta 2022ko ekainaren 29an zuzendua, bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboen, lan akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistro eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko uztailaren 4an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Nafarroako ikastolen sektoreko hitzarmen kolektiboko 2022ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2209787