153. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

130C/2022 EBAZPENA, ekainaren 8koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena desgaitasuna duten pertsonei arreta emateko zentro pribatu itunduen sektoreko hitzarmen kolektiboko 2022ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Desgaitasuna duten pertsonei arreta emateko zentro pribatu itunduen sektoreko hitzarmen kolektiboko 2022ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioaren testua aztertu da (kode zenbakia: 31008485012006), erregistro honetan 2022ko maiatzaren 6an sartu zena, enpresaren eta sindikatuen ordezkariek 2022ko otsailaren 8an izenpetua eta 2022ko maiatzaren 30ean zuzendua, bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektibo, lan akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistro eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan xedatutakoarekin. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko ekainaren 8an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Desgaitasuna duten pertsonei arreta emateko zentro pribatu itunduen sektoreko hitzarmen kolektiboko 2022ko soldaten berrikuspena (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2209781