153. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

97C/2022 EBAZPENA, ekainaren 8koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana; honen bidez Valtierrako Udaleko funtzionario, langile administrazio-kontratudun eta langile lan-kontratudunei buruzko Akordio edo Itun Mistoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean erregistratu, gordailatu eta argitaratzea erabakitzen da.

Ikusirik Valtierrako Udaleko funtzionario, langile administrazio-kontratudun eta langile lan-kontratudunei buruzko Akordio edo Itun Mistoaren testua (kode zenbakia: 31100040142022), Erregistro honetan 2022eko maiatzaren 22an sartu zena, eta udal ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek 2022ko martxoaren 22an izenpetu zutena, honako hauetan xedaturikoari jarraikiz: Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 84.3 artikulua, Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatiak eta Hitzarmen kolektiboen eta lan akordio kolektiboen erregistratze eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko ekainaren 8an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Akordioa edo Itun Mistoa Valtierrako Udaleko funtzionarioentzat, langile administrazio-kontratudunentzat eta lan-kontratuko langileentzat (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2208676