152. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIANGO, AZAGRAKO, ANDOSILLAKO ETA CARCARKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

San Adriango, Azagrako, Andosillako eta Carcarko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2022ko uztailaren 12an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2022ko plantilla organikoaren aldaketa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

San Adrianen, 2022ko uztailaren 13an–Mankomunitateko burua, María Rosario Andráiz Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2209962