152. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Lehendakaritza delegatzea kanpoan egoteagatik

Iruñerriko Mankomunitatearen Estatutuen 21. artikuluan xedatutakoaren arabera, Mankomunitateko lehendakariak bere atribuzio generikoak delegatu ahalko ditu, bai Batzorde Iraunkorrean, bai hartako edozein kiderengan ere.

Ordezkapen horrek Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 44. artikuluko 1. eta 2. ataletan ezarritakoa bete behar du.

Mankomunitateko lehendakaria ez da egongo 2022ko uztailaren 21ean, eta, beraz,

ERABAKI DUT:

1. Delegatzea Manuel Romero Pardo jaunarengan Mankomunitateko lehendakariari dagozkion atribuzioak, Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 44. artikuluan ezarritakoarekin bat, Mankomunitatearen Estatutuen 21. artikuluari lotuta.

2. Delegatze horrek 2022ko uztailaren 21ean izango du eragina.

3. Erabaki honen berri ematea Manuel Romero Pardo jaunari, eta delegatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2022ko uztailaren 20an.–Lehendakaria, David Campión Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2210237