2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
Akats zuzenketa, 2022ko lan-egutegia onesteko iragarkian
703/2022 Dekretua.
Alkatetzaren 708/2021 Dekretuaren bidez onetsi zen 2022ko lan-egutegia, argitaratu zena 2021eko 272. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 30ekoan.
Ikusirik nahigabeko akats batengatik ez zela jaso aurreko ekitaldi batzuetan onetsi zen klausula bat, hain zuzen ere hau:
“Magdalena (uztaila) eta Nievako Ama Birjina (iraila) festetan eman beharreko zerbitzuak jaiegunekotzat hartuko dira, ordainsariei dagokienez”.
Horrenbestez, eta esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Erabaki horretan honako klausula hau sartzea:
“7. Magdalena (uztaila) eta Nievako Ama Birjina (iraila) festetan eman beharreko zerbitzuak jaiegunekotzat hartuko dira, ordainsariei dagokienez”.
Vianan, 2022ko uztailaren 15ean.–Alkate udalburua, M.ª Blanca Yolanda González García.
Iragarkiaren kodea: L2210068