152. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URBIOLA

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Urbiolako Kontzejuak, 2022ko apirilaren 27an, erabaki zuen hasiera batez onestea Kontzejuaren 2022ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Iragarkia 2022ko 94. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 16an.

Legeak jendaurrean egoteko ezartzen duen epea iragan baita inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontu orokorra behin betiko onetsirik gelditu da; hona hemen laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 6.038,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 10.000,00 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 6.486,24 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 22.524,24 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria-gastuak: 600,00 euro.

II. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 21.674,24 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 250,00 euro.

Gastuak, guztira: 22.524,24 euro.

Urbiolan, 2022ko uztailaren 6an.–Kontzejuko burua, Victor Fernández Olea.

Iragarkiaren kodea: L2209875