152. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Deialdia, ordainketa eta okupazio aktak egiteko. Ordainketa-Gordailuak. UE 19. BEBPB. Coscolín labea

Tuterako Udaleko Gobernu Batzarrak 2021eko uztailaren 22an erabakita, behin betiko onetsi zen Baterako tasazio bidezko desjabetze proiektua, BEBPBko (Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Berezia) UE-19 unitatean, Tuterako Coscolin labeko Hiri-jarduketarako plan bereziaren esparruan (2021eko 182. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 5ekoa), eta behin betiko zehaztuta gelditu ziren desjabetzeari dagozkion balio justuak.

2021eko irailaren 17an, aipatutako espedienteari dagozkion ordainketa eta okupazio aktak egin ziren, eta zehaztutako balio justuak kontsignatu ziren.

Ondoren, aktak eta kontsignazio-frogagiriak Tuterako 1. Jabetza Erregistrora bidali ziren, bertan inskriba zitezen, baina ez zen inskripzioa gauzatu, erregistratzaileak kalifikazio negatiboa eman ziolako.

Erregistratzaileak adierazitako akatsak zuzentzeko, alde batetik, titulartasunari dagokionez, finken titulartasuna egiaztatzeko baldintzak betetzeko informazio guztia eman zitzaion Ministerio Fiskalari, eta, bestetik, desjabetze-espedientea igorri zitzaion, egoki iritzitako alegazio eta erreklamazioak egin zitzan eta, hala bazegokion, espedientean jasotako balorazioekin ados ez zegoela adierazteko aukera izan zezan, bete beharrez Hirigintza Kudeaketako Erregelamenduaren 202. artikulua (baterako tasazio proiektua) eta jarraikiz Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 5. artikuluan ezarritakoari.

Beraz, akta berriak idatzi behar dira, zuzentzeko adierazitako akatsak eta ordezteko 2021eko irailaren 17an egindako aktak, Tuterako 5. poligonoko 683. eta 684. katastro-lurzatiei dagokienez.

Horretarako, Tuterako Udaleko Hiri Garapen Jasangarriko Alorreko zinegotzi ordezkariaren 2022ko uztailaren 1eko Ebazpenaren bidez, honako hau xedatu da:

Lehenengoa.–Dei egitea espedientean ukiturik suertatu diren lurzatien jabeei eta bestelako eskubideen titularrei (zerrendan ageri dira), ager daitezen ordainketa eta okupazio aktak egiteko egintzara, bertan zehaztuko baitzaie desjabetu beharreko ondasun edo eskubidea; hori guztia, ezarritako legezko bideei jarraikiz. Akta horiek eginen dira Tuterako Udalean, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzako Alorraren bulegoetan (Plaza Zaharra, 1), 2022ko abuztuaren 17an, aipatzen den orduan. Interesdunek agertu beharko dute aldean dituztela jabetza frogatzen duten tituluak edo agiriak.

JAKINARAZTEN DEN EGINTZA: DEIALDIA, ORDAINKETA ETA OKUPAZIO AKTAK EGITEKO, HONAKO ESPEDIENTE HONI DAGOKIONEZ: DESJABETZE PROIEKTUA BEBPBko UE-19 UNITATEAN, TUTERAKO COSCOLIN LABEKO HIRI-JARDUKETARAKO PLAN BEREZIAREN ESPARRUAN 301/2021-1 ESPED

Udal mugartea: Tutera (Nafarroa)

KATASTROKO INFORMAZIOA

ERREGISTROKO INFORMAZIOA

DESJAB. AZAL.

EGUNA ETA ORDUA

Pol.

Lurz.

Titularrak

Finka zk.

Titularrak

5

684

JOSÉ M.ª FERNÁNDEZ CIRIA %33,34

M.ª LUISA FERNÁNDEZ CIRIA %33,33

LUIS FERNÁNDEZ CIRIA %33,33

6817

LUISA GARCÍA SANMARTÍN

107,10 m²

2022-08-17 10:00etan

5

683

JULIA NIÑO BARTOLOME %39,50

ANA M.ª SOTES CLEMOS %27,49

VICTOR SOTES CLEMOS %27,49

NAFARROAKO LUZORUA ETA ETXEBIZITZAK SA %5,52

50

MARIANO MORACHO GIMÉNEZ

RAMONA MORACHO GIMÉNEZ

235,67 m²

2022-08-17 10:30etan

Bigarrena.–Deitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo bidali beharko dute beren izenean aritzeko delegatutako edo baimendutako ordezkari bat, aldean dituztela titulartasuna frogatzen duten agiriak edo bestelako kalte-ordainak justifikatzen dituztenak. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman ditzakete, nork bere kontura.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta Tuterako Udalaren iragarki-taulan jarriko da. Era berean, iragarki bat argitaratuko da Foru Komunitateko bi egunkaritan.

Laugarrena.–Ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedularen bidez, edo Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarkiaren bidez, bete beharrez urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Tuteran, 2022ko uztailaren 1ean.–Arloko zinegotzi delegatua, Zeus Pérez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2209885