152. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduaren 5. artikuluan xedatua bete beharrez (1995eko 166. Estatuko Aldizkari Ofiziala, uztailaren 3koa), iragarki honen bidez hogei egun balioduneko epea ireki da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, eskatzen diren gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituen interesdun orok Erriberriko Udalak egin deialdian onartua izateko eskaera aurkez dezan, Udalak bake epailearen eta haren ordezkoaren berariazko eginkizunak beteko dituzten pertsonak aukeratzeko alegia. Eskaerak udal bulegoetan aurkeztuko dira, 8:30etatik 13:30etara.

Izangaiek espainiarrak izan beharko dute, adinez nagusiak, eta Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 303. artikuluak ezartzen dituen ezintasun arrazoietarik bakar bat ere ez dute izanen.

Erriberrin, 2022ko uztailaren 7an.–Alkatea, Maite Garbayo Valencia.

Iragarkiaren kodea: L2209876