152. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Ablitasko Udaleko alkateak, 2022ko uztailaren 21ean, honako ebazpen hau eman zuen:

Alkatetzaren eginkizunetan ordeztea.

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan eta hurrengoetan xedatzen da alkateordeei dagokiela alkatea ordeztea haren eginkizun guztietan, izendapen-ordenaren arabera, hura Udaletik kanpo dagoenean, eta, horretarako, espresuki utzi behar direla ahalak beste baten esku.

Uztailaren 25etik 29ra, biak barne, udal-mugartetik kanpo izan behar dut.

Lehen alkateordeak, Sheila Enériz Tatok, ezin izan du alkatea ordeztu bere eginkizunetan.

Aipatutako legediak emandako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Alberto Sada Gil alkateordea izatea nire ordez ariko dena alkatearen eginkizun guztiak bereganatuta, udal-mugartetik kanpo naizenean, uztailaren 25etik 29ra.

2. Honako hau jakinaraztea Sheila Enériz Tatori eta Alberto Sada Gili, eta agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

3. Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Ebazpen honen aurka honako hauek aurkezten ahal dira:

1.–Aukerako berraztertze-errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluaren arabera (Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen Legea).

3.–Orobat, eta aukeran, zuzenean gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Ablitasen, 2022ko uztailaren 21ean.–Alkate udalburua, Carlos Bonel Soto.

Iragarkiaren kodea: L2210260