152. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Lehenengo alkateordearen ordainsari-erregimena, titularraren amatasun-bajan alkatearen karguan aritzeagatik

Lodosako Udalak, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen 2022ko uztailaren 7ko osoko bilkuran:

Lehenengoa.–Indarrik gabe uztea 2021eko martxoaren 25eko osoko bilkuran hartutako erabakia, bertan adostu baitzen alkateordeei ez zitzaiela inolako zenbatekorik ordainduko alkatea ordezteagatik.

Aurrekontuan dagokion kontsignazioa egin beharra deusetan ukatu gabe, Udalak Laura Remírez Noguera alkateordeari ordainduko dio, dedikazio partzialean aritzeagatiko ordainsari gisa, alkateari ordaintzen zaion zenbatekoa, dagozkion kenkariekin. Ordainsariei eta kalte-ordainei dagokienez alkateak dituen eskubide berdinak izanen ditu, aurreikusitako ordezkapen lanetan ari denean. Ordainsari hori jasotzeko gutxieneko dedikazioa astean hogeita hamar ordukoa izanen da, karguaren edozein jardueratan (bulegoa, bilerak, bidaiak edo beste batzuk). Karguan dedikazio partzialean aritzeagatiko ordainsariak kobratzea bateraezina da bilkura-sariak jasotzearekin.

Bigarrena.–Sistema eta zenbateko horrek ondorio ekonomikoak izanen ditu alkate titularrak baja hartzen duen egunetik aurrera, dagokion bezala jasota gizarte segurantzan; egungo sistema ordezkatuko du, eta indarra izanen du alkate titularra lanpostura itzuli arte.

Hirugarrena.–Alkatetzak erabaki hau osorik argitaraziko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalbatzaren iragarki-taulan, bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluarekin.

Erabaki honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Administrazio publikoek, administrazio-bideari amaiera ematen dion administrazio-egintza honen aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, hargatik eragotzi gabe aurretiazko errekerimendua, zeina azaltzen baita Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan.

Lodosan, 2022ko uztailaren 11n.–Alkate udalburua, Lourdes San Miguel Rojo.

Iragarkiaren kodea: L2209925