152. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Bete dadin xedaturik dagoena urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.3 artikuluan (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea) eta 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikuluan (errege-dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua), aditzera ematen da ezen Larragako Udaleko alkate udalburuak, Alkatetzaren uztailaren 19ko 63/2022 Ebazpenaren bidez, Angel María Mañeru Gorricho Larragako Udaleko zinegotziari eskuordetu diola ezkontza zibil bat egiteko eskumena, udaletxe honetan 2022ko uztailaren 25ean izanen dena.

Larragan, 2022ko uztailaren 19an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2210078