152. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Alkatearen eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Igantziko Udaleko alkateak, 2022ko uztailaren 19an, ondoan eta osoki idatzirik dagoen ebazpena onetsi du:

“105/2022 Ebazpena, uztailaren 19koa, Igantziko udaleko alkatearena, alkatearen eskurantzak alkateordea den Joseba Patxi Xabier Sarasola Salegi jaunarengan eskuordetzen duena.

Ikusirik ni, Juankar Unanua Navarro, Igantziko alkatea, 2022ko abuztuaren 15etik 21era herritik kanpo egonen naizela.

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluan ezarritakoa:

“3. Alkateordeek izendapen hurrenkeran ordezkatuko dute alkatea, hura herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean (...).”

Ikusirik azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 47. eta harekin bat datozen artikuluetan xedaturikoa.

EBATZI DUT:

1. Alkate gisa ditudan eskurantza guztiak alkateordea den Joseba Patxi Xabier Sarasola Salegi jaunaren esku uztea 2022ko abuztuaren 15etik 21era.

2. Honako ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Igantziko Herriko Etxeko iragarki-taulan; hori guztia, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatua bete beharrez.

3. Honako ebazpen hau interesdunari jakinaraztea; ohartaraziz, azaroaren 26ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 48. artikuluan xedaturikoaren arabera, ni ordezten nauen bitartean, ezin izanen duela lege beraren 43. artikuluan ezarritakoaz baliatuz nik haren esku utzitakoari uko egitea.

4. Ebazpen hau Igantziko Udaleko Osoko Bilkurari jakinaraztea egiten den hurrengo bileran, aipaturiko Errege Dekretuaren 44.4. artikuluan xedaturikoarekin bat eginez.”

Igantzin, 2022ko uztailaren 19an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2210099