152. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Burlatako Udaleko erakunde autonomoak (Kirol Patronatua eta Kultura eta Jaien Patronatua) azkentzea, desegitearen ondorioz. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2022ko ekainaren 30ean egindako osoko bilkuran, hasiera batean onartu du Burlatako Udaleko erakunde autonomoak (Kirol Patronatua eta Kultura eta Jaien Patronatua)azkentzea, desegitearen ondorioz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espedientea jendaurrean jarriko da 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, interesdunek aztertu eta, hala badagokio, egoki iritzitako erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak egin ditzaten. Adierazitako epea igaro ondoren, eta erreklamaziorik ez badago, hasierako onespenaren erabakia behin betiko bihurtuko da, eta NAOn argitaratuko da. Behin deseginda, Burlatako Udala izango da haien oinordeko unibertsala, eta beren eskubide eta betebehar guztietan subrogatuko dira, baita langileei dagokienez ere.

Burlatan, 2022ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2209720