152. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Barañaingo Udaleko alkate udalburuak, 2022ko uztailaren 11ko Ebazpenaren bidez, erabaki zuen prozedura abiaraztea Barañaingo Bake Epaitegiko bake epaile titularra eta ordezkoa hautatzeko, bat etorriz Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan xedatuarekin bat.

Interesa dutenek 15 egun balioduneko epea izanen dute eskabidea aurkezteko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Barañaingo Udalaren Erregistroan egin beharko dute, 9:00etatik 14:00etara, edo, bestela, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako zeinahi modutan (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea). Eskabidearekin batera, erantzukizunpeko adierazpena (I. eranskina) eta eskatutako dokumentazioa aurkeztuko dituzte.

Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Udalak osoko bilkuran eta gehiengo osoz hautatuko ditu bake epaile titularra eta haren ordezkoa, eskabidea aurkezten duten izangaien artean, legez ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Eskabiderik ez bada, Osoko Bilkurak nahi dituenak hautatuko ditu, betiere prozedurako baldintza berberei jarraikiz.

Argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan.

Barañainen, 2022ko uztailaren 12an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

I. ERANSKINA

Erantzukizunpeko adierazpena (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2209949