152. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKETA

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Azketako Kontzejuak, 2022ko otsailaren 17an, erabaki zuen hasiera batez onestea Kontzejuaren 2022ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Iragarkia 2022ko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 4an.

Legeak jendaurrean egoteko ezartzen duen epea iragan baita inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontu orokorra behin betiko onetsirik gelditu da; hona hemen laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 830,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 11.700,00 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 7.350,00 euro.

VII. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 29.139,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 46.019,00 euro.

GASTUAK:

II. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 8.790,00 euro.

III. kapitulua.–Finantza-gastuak: 200,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 190,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 35.639,00 euro.

IX. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 1.200,00 euro.

Gastuak, guztira: 46.019,00 euro.

Azketan, 2022ko uztailaren 12an.–Kontzejuko burua, David López Ciordia.

Iragarkiaren kodea: L2209960