152. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

382/2022 EBAZPENA, uztailaren 1ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita enpresa erakundeei eta sindikatuei prebentzioko lurralde delegatuaren figuraren bidez laneko arriskuei buruzko lankidetza proiektuak egiteko emanen zaizkien dirulaguntzen deialdiaren 2. oinarria. DDBN identifikazioa: 628383.

Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak maiatzaren 22an emandako 236E/2022 Ebazpenaren bidez, enpresa erakundeentzako eta sindikatuentzako dirulaguntza deialdi bat onetsi da laneko arriskuei buruzko lankidetza proiektuak egin ditzaten prebentzioko lurralde delegatuaren figuraren bidez. Deialdia 2022ko 114. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 9koan.

Prebentzioko lurralde delegatuaren figurak bere azken helburua betetzen du eginkizun horretan enpresa erakundeek zein sindikatuek parte hartzen duten neurrian, ezbeharren tasa handia duten sektoreetan eta lurralde osoan banatuta.

Deialdia argitaratu ondoren, organo kudeatzaileak ohartarazi du ez dela oinarri arautzaileetan sartu Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 8.2 artikuluak baimentzen duen aurreikuspena, hots: onuradun nagusiari elkartutako entitateak onuraduntzat hartzea.

Beraz, aurkezten diren proiektuetako jardueren zati bat onuradun nagusiari elkarturik daudenek gauzatzea baimentzeko asmoz eta, horrela, ahalik eta enpresa gehienengana iristeko asmoz, interesgarria da atal berri bat gehitzea (6. atala) enpresa erakundeei eta sindikatuei prebentzioko lurralde delegatuaren figuraren bidez laneko arriskuei buruzko lankidetza proiektuak egiteko emanen zaizkien dirulaguntzen deialdiaren 2. oinarrian.

Horren ondorioz, bidezkoa da Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 22ko 236E/2022 Ebazpenaren 2. oinarria aldatzea, 6. atala gehituz, testu hau duena:

“6. Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 8.2 artikuluarekin bat etorriz, onuradunari elkartutako kideak ere onuraduntzat hartuko dira, baldin eta emakidaren xede diren jarduera guztiak edo batzuk lehenengo onuradunaren izenean eta haren kontura egiteko konpromisoa hartzen badute”.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 22ko 236E/2022 Ebazpenaren 2. oinarriari 6. atala gehitzea, 6. atala gehituz, testu hau duena:

“6. Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 8.2 artikuluaren arabera, onuradunari elkartutako kideak ere onuraduntzat hartuko dira, baldin eta emakidaren xede diren jarduera guztiak edo batzuk lehenengoaren izenean eta haren kontura egiteko konpromisoa hartzen badute”.

2. Eskaerak aurkezteko beste epe bat ezartzea, 5 egun baliodunekoa, aldaketa hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Gastu diruz lagungarriak onartzeari begira, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 22ko 236E/2022 Ebazpenaren argitaratze eguna izanen da kontuan hartuko dena, lehen bezala.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2022ko uztailaren 1ean.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2209741