151. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EGUESIBAR

Gora jotzeko 22-00937 errekurtsoa, administrari laguntzailea aldi baterako kontratatzeko deialdiaren aurka

Honen bidez jakinarazten da Itziar Artzelus Abadíak, Eguesibarko Udaleko langileen sindikatuaren ordezkari gisa, gora jotzeko errekurtsoa jarri duela (22-00937 zenbakiarekin izapidetzen ari da) Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10, Eskiroz kaleko sarrera - 31007 Iruñea), honako deialdi honen oinarriak onestearen aurka: deialdia, administrari laguntzailearen lanpostua betetzeko izangaien zerrendak eratzeko hautaproben bidez, Eguesibarko Udalean sortzen diren aldi baterako beharrei erantzutearren (deialdia argitaratu zen 2022ko 70. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 7an).

Halaber, interesdunak epatzen dira, ezezagunak direla kontuan hartuz, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, 10 egun balioduneko epean, epatze hau argitaratzen denetik hasita.

Sarrigurenen, 2022ko uztailaren 5ean.–Idazkaria, Jesús Erburu Arbizu.

Iragarkiaren kodea: L2209927