151. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1825/2022 EBAZPENA, uztailaren 11koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzen baita Mikel Rivero Usunáriz jaunak, suhiltzaile lanpostuak betetzeko deialdia dela-eta, jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea (217/2022 prozedura arrunta).

Mikel Rivero Usunáriz jaunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 25eko 127E/2022 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez ezetsi baitzen Mikel Rivero Usunáriz jaunak suhiltzaileen deialdiko kalifikazio epaimahaiaren 2021eko abenduaren 15eko Erabakiaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa (erabaki horren bidez oposizioaldiko bigarren probaren behin betiko emaitzak onetsi ziren); hori guztia suhiltzaileen 37 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren barruan (Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 22ko 490/2021 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdia).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, sala horrek eskatu du igor diezaiotela administrazio espedientea, eta epatzeko deiak egin daitezela lege horren 49. artikuluan ezarritako moduan.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea Mikel Rivero Usunáriz jaunak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea (217/2022 prozedura arrunta).

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, ebazpen hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, eta Mikel Rivero Usunáriz jaunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko uztailaren 11n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2210040