151. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLAMAYOR DE MONJARDÍN

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 410. lurzatian. Behin betiko onespena

Villamayor de Monjardingo Udalak, 2022ko uztailaren 14an egindako ohiko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

Lehenengoa.–Behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia Villamayor de Monjardingo katastroko 1. poligonoko 410. lurzatian. Oscar Barbarin Luquinek sustatu du eta Jesús Alén Andueza arkitektoak sinatu. Plan horretan, baimendutako gehieneko etxebizitza kopurua aldatzea proposatzen da, multzorako antolamendu alternatibo bat egiteko.

Hasiera batez onetsi zuen Arturo Soto Portillok, Villamayor de Monjardingo Udaleko alkateorde udalburuak, alkatetzaren 2022ko maiatzaren 16ko ebazpen baten bidez.

Aipatutako xehetasun-azterketa jendaurrean egon zen, 2022ko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratuta, ekainaren 2an, bai eta Nafarroako Foru Komunitatean editatutako eguneroko prentsan iragarkia jarrita ere (2022ko ekainaren 3ko Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkariak), bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin. Jendaurrean egoteko aldian, ez da alegaziorik aurkeztu.

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea hiri-jarduketarako plan bereziaren xehetasun-azterketaren behin betiko onespenaren erabakia, bai eta hartan jasotako hirigintzako arauak ere, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Hirugarrena.–Erabakia argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan.

Villamayor de Monjardinen, 2022ko uztailaren 14an.–Alkateorde udalburua, Arturo Soto Portillo.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2210039