151. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLLARAN

Xehetasun-azterketa, Iltzarbeko Kontzejuko 4. poligonoko 5. eta 6. lurzatietan. Behin betiko onespena

Ollarango Udalak, 2022ko martxoaren 28ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat Iltzarbeko Kontzejuko 4. poligonoko 5. eta 6. lurzatietarako, Raimundo Munárriz Ollacarizquetak sustatua.

Espedientea jendaurrean egon da 20 egun baliodunean, beharrezko iragarkiak egin ondoan, eta inork ez du alegaziorik aurkeztu; beraz, behin betiko onetsi da xehetasun-azterketa, 2022ko ekainaren 27ko osoko bilkuran erabakita.

Bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), agintzen da behin betiko onetsitako xehetasun-azterketa argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarra har dezan eta publikoa izan dadin.

Ollaranen, 2022ko ekainaren 29an.–Alkatea, David Campion Ventura.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2209975